Estadio Berria 2019an hasi zen itxura hartzen, esparru sozialagoan egindako lanei esker. Agora plaza eta Working Estadio guztiok erabiltzen ditugun gune bi dira. Espazio horiek instalazioen zerbitzuak aberastu dituzte.
Estadio Berria 2019an hasi zen itxura hartzen, esparru sozialagoan egindako lanei esker. Agora plaza eta Working Estadio guztiok erabiltzen ditugun gune bi dira. Espazio horiek instalazioen zerbitzuak aberastu dituzte.
Estadio Berriaren lehen faseak tenis pista nagusi berri bat ekarriko du. Futbol zelaiaren eta tranpolin igerilekuaren artean kokatuta, gure instalazioetako pista handiena izango da. Supersoft erretxinazkoa izango da pista, Nazioarteko Tenis Federazioak probatua eta 4ko abiadura du (ertain-azkarra). Azkenik, pista horren argiztapena LED bidez egingo da.
Tenis pista nagusi berriak txapelketa nazionalak hartzeko indarrean dagoen araudia beteko du. Gainera, lehiaketetarako harmailak jartzea ahalbidetuko du.
Fase hau 2021eko azaroan hasi eta 2022ko martxoan amai dadila aurreikusi da.
2022ko urtarriletik 2023ko apirilera bitartean, espazio eta ekipamendu berriak ekarriko dituen fase bat burutuko da. Guztira, 1.600 metro karratu baino gehiagoko barne-azalera eta 800 metro karratuko azalera estalia.
Eraikin hori berria da, lehendik zegoenari erantsita. Lehengoan trinketea nahiz kirol anitzeko pista mantenduko dira, eta eraikin biak pasabide biren bitartez konektatuta egongo dira.
5 areto berri izango ditu:
Fase honek Pinguinoen eraikineko igerilekuaren eraberritze integralari eragiten dio. Bere berritasun nagusien artean, gainezka egiten duen laminazko igerileku berri bat nabarmentzen da. Igerilekua mantentzeko makina berriak jarriko dira eraikinean eta duen hondartza gunea handitu egingo da.
3. fasea 2023ko maiatzean hasiko da eta 2024ko abendura arte iraungo du.
Estadio Berriaren azken fasearen ardatza eraikin nagusiaren eraberritze osoa izango da. Horrek bi igerileku berri izango ditu, gainezka egiten duen 25 metroko lamina eta argi naturala dutenak.
Gainera, 100 metro koadrotik gorako lamina duen spa bat izango dugu, sauna, bainu turkiarra eta kontraste-dutxak izateaz gain. Hortaz, Euskadiko spa handiena izango da. Eta igerilekuek bezala, argi naturala izango du.
Aldagelak guztiz berrituko dira. Emakume, gizon eta familientzat pentsatuta, zentralizatuta egongo dira eta askoz erosoagoak izango dira.
Gainera:
4. fasean egingo diren ekintzak 2023ko apirilean hasi eta 2024an amaituko dira.