Historia

Denok sentitzen gara harro gure Estadioaz, 60 urteko historia duen Gasteizko harribitxi txiki hori, gasteiztar belaunaldiok gure bizitzak sozializatu ditugun klub sozial bat izateaz gain, lasaitasunerako leku bat ere izan da, geu hazteko eta gure familiei hazten uzteko lekua, bagenekielako denok elkar zaintzen genuela eta, nola ez, dena inguratzen zuen kirol-leku bat. Garai bateko hareazko futbol-zelaia eta harea irabiatuzko tenis-pistak, beren oin-garbigailuak zituzten kanpoko igerilekuak edo frontoi hotz bezain handi hartatik gaur egunera arte, eboluzionatuz joan gara pixkanaka, atsedenik gabe, eta, orain, eraikin nagusia berrasmatzea dagokigu, XXI. mendeko Estadioaren kirol-motor nagusia.
Estadio Fundazioan pentsatzen dugu geure burua berrasmatzea dagokigula, zerbitzu hobea ematea kalitate eta kantitate handiagoko eskaintza baten bidez, eta, batez ere, gure energia-kontsumoetan jasangarri bihurtzea. Horretarako, hainbat gailu erabat aldatu behar ditugu, hala nola gure instalazioei hotza/beroa ematen dietenak, gure igerilekuetako eta komunetako ura zaintzen dutenak edo gure instalazioak argiztatzen dituzten, baita gure leiho, ate eta sabaietan aldaketa handiak egin ere, sortzen ditugun kaloria edo frigorietako batek ere ihes egin ez diezagun. Honetan ere kirol-instalazio eredugarri izan nahi dugu eta harro izan gure herrialdeko instalaziorik iraunkorrenean kirola egiteaz.

Gainera, beste erronka gehigarri bat aukeratu dugu: kirola egiteko modu berriari erantzutea.

Gainera, erronka erantsi handi bat jarri diogu geure buruari; kirola egiteko modu berriari erantzuna ematea. Gasteiztar-belaunaldien portaera sozialak eboluzionatzen joan dira, baita kirolaren kultura ere. Gaur egun kirola egiteko ditugun moduak, kopuruak eta motibazioak ez dute zerikusirik duela 20 urte zeudenekin. Dagoeneko funtzionatzen duen guztiari eutsi nahi diogu, baina, aldi berean, kirolean mugitzen denaren abangoardian ere izan nahi dugu.

Asko dira gure Estadioari ezohiko berrikuntza egiteko pauso hau ematera bultzatzen gaituzten arrazoiak. Jakin badakigu konplexuak direla, arazo desberdinak ditugula, bai egungo arduradunek, bai datozen urteetan lan handi honen gorabeherak biziko ditugun 20.000 abonatuek. Hala ere, erabat sinetsita gaude erronkak merezi duela, eta uste osoa dugu jasango ditugun arazo eta eragozpenei zentzuz aurre egingo diegula. Kirolean hazten eta garatzen ikusi gaituen Gasteizko lur zati honen etorkizuna ziurtatu nahi dugu, gureek eta etortzear daudenek ere Estadioa beren bizitzako kirol eta gizarte erreferenteetako bat dela senti dezaten.